Dekorazio kontutan sarturik, mobleak bezain garrantzitsuak, edo beharbada gehiago, dira erabiltzen diren osagarriak. Iritzi honekin bat datoz arlo honetako profesional gehienak. Izan ere, osagarri ttiki horiek gela eta espazio bakoitzaren nortasuna indartzeaz gainera, bizi propioa ematen diote.
Denetarik eta gustu guztiak asetzeko haina dago merkatuan, baina gehienek, berdin gazte eta ez hain gazte, funtzionaltasuna da bilatzen dutena. Minimalismoaren aldeko joera nagusitzen da, baina beti ere, funtzionaltasuna begi bistatik galdu gabe. Egongeletan, konparazio batera, estilo modernoko moble akoplatuak dira gehien saltzen direnak. Dena den, arloko profesionalen aholkuei kasu egiten dio jendeak eta atea irekita uzten dio era guztietako gustu eta estiloei.