Berogailuaren kontsumoa

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 18a

Neguko hotza iristearekin batera piztu dira berogailuak etxeen %85ean eta, beraz, gehitu egin da energia-kontsumoa: argindarra, gas naturala, propanoa, butanoa, egurra eta fuela.

Klima, etxebizitzaren azalera, leiho mota eta kalitatea, eta isolamendu termikoa arras erabakigarriak dira berogailuaren kontsumoan. Behar diren neurriak hartzen baditugu, –geroko utzi gabe– aurre eginen diogu negu gogorrari, poltsikoari kalte handirik eragin gabe. Horrela, harri batez bi kolpe emanen ditugu: dirua aurreztu eta energiaren kontsumoak ingurumenean duen eragina guttitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun