Energia sortzen duten aerosorgailuak

ttipi-ttapa 2007ko abenduaren 18a

Haizea aprobetxatuz,energia norberaren etxean

Etxeko erabilerarako energia sortzen duten aerosorgailuak hasi dira paratzen etxeko teilatuetan.

Produktua Alemaniatik dator eta hagitz harrera ona izan du Nafarroan. Enflo izeneko aparailuak dira, haizearen bitartez energia sortzen duten aparailu ttikiak.

Energia berriztagarriek gero eta garrantzia handiagoa duten garaian, antena paraboliko baten neurriko tresna sortu dute, 70 zentimetroko diametroa duena eta urtean 400 kilowatio sortzeko gai dena. Etxeko teilatuan paratu eta sare elektrikora zuzenean konekta daiteke, eta hala sortzen du energia.

Tresna isila dela erraten da, ez zaratarik, ez bibraziorik egiten ez duena. Prezioa 3.000 euroren inguruan dabil.
Etxebizitza bakoitzaren energia kontsumoa hilabetean 400 watio ingurukoa dela kontuan hartuz, eta Enflo delakoa urtean 400 kilowatio sortzeko gai dela jakinda, badirudi, etxeko beharrak behar bezala asetzeko prestatua dagoela. Hori bai, haizearen indarra hobeki bereganatzeko teilatuaren goiko aldean paratzea komeni da, leku huts batean, ahal dela, inguruan eraikinik gabe.
Izan ere, etxebizitzaren egiturak berak badu eragina energia lortzerakoan; herrietako etxe zein txaletetan ez da arazorik izanen. Aitzinetik etxebizitza ugari dituzten eraikinetan, ordea, gabezia batzuk sor litezke.
Gaur egun Alemaniatik datorren tresna den arren, heldu den urteari begira, Nafarroan egiten hasteko asmoa dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun