Gure Txokoak 3-0 irabazi zion Beti Gazteri Bortzirietako futbol derbian

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 17a

Gure Txokoa eta Beti Gazteko jokalariak, partida hasi baino lehen. TTIPI TTAPA

Abenduaren 15-16 asteburuko kirol emaitzak

Gure Txokoak 3-0 irabazi zion Beti Gazteri larunbat arratsaldean Matzadan jokatutako Bortzirietako futbol derbi nagusian. Bortz minutu eskasetan laburbildu daiteke partiduak eman zuena. Izan ere, lehen zatiko azken bortz minututan, ordura arte joku eta aukera handirik gabeko partida irauli eta erabaki baitzuen etxeko taldeak, Iñaki Irazoki, Jon de la Cruz eta Iñaki Eskuderoren hiru golekin. Bigarren zatia soberan izan zen. Beti Gaztek ez zuen inoiz arrisku itxurarik eman eta Gure Txokoak lan handiegirik gabe eutsi zion markagailuari. Asteburuko emaitza guziak hauek izan dira:

FUTBOLA

Nafarroako Preferenten
C.D. Pamplona 2 – Aurrera 1 (Urkiaga).

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan 2 (San Jose eta Xabier Goñi) – Castillo de Tiebas 2.
Doneztebe 1 (Urko Loiarte) – Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Gure Txokoa 3 (Iñaki Irazoki, Jon de la Cruz eta Iñaki Eskudero) - Beti Gazte 0.

Gipuzkoako Emakumeen Kopan
Beti Gazte 1 (Amaia Eneterreaga) – Hondarribia 0.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean
Beti Gazte 4 (Ladix Caballero, Lander Arriola, Ander Maia eta Fred Ramos) – Burumendi 4.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
San Marcial 4 - Gure Txokoa 3 (Andoni Riopedrek 2 eta Imanol Goienetxe).

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Dunboa Eguzki 0 - Beti Gazte 4 (Ander Ordokik 3 eta Jon Migeltorena).
Gure Txokoa atsedena.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Mariño 3 - Gure Txokoa 2 (Kepa Remiroren golak).

Nafarroako infantilen lehen mailan
Union Mutilvera 0 – Doneztebe 3 (Borja Arregik 3).
Valle de Egues 3 - Beti Gazte 0.

Alebinak, Nafarroako Ligan
Doneztebe 31 (Iñigo Oskozek 7, Iban Juanenak 6, Andoni Irazokik 3, Jabier Apeztegiak 3, Fermin Estangak 3, Endika Larraldek 2, Unai Apezetxeak 2, Jon Indak 2, Beñat Martiarenak 2 eta Beñat Etxekolonea) – C.D. San Vicente 1.

Nesken Futbol-7 txapelketan, Nafarroako Kirol Jolasetan
Escolapios de Tafalla 4 - Beti Gazte 4 (Nahia Esnaolak 2, Nahia Gartzia eta Maddi Arriola)

MASTEGIKO FUTBOL-7 TXAPELKETA
ALEBINAK
San Francisco B 1 – Beti Gazte A 7
Doneztebe 4 – San Francisco Javier 1
Beti Gazte B 4 – Mastegi C 5

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailako igoera fasean
Gure Txokoa 2 (Aritz Perez eta Patxiku Artieda) – Eskolapioak 3.

ESKUBALOIA

Emakumeen lehen maila nazionalean
Kukullaga 27 - Magna-BKT 31.

Gizonezkoak, senior 2. Maila nazionalean
Tafalla 21 – Erreka 27.

Kadete neskak
Erreka 20 – River Ega 31.

Kadete mutilak
Atarrabia 28 – Erreka 25.

Infantil neskak
Atarrabia 18 – Erreka 18.

Alebin neskak
Erreka 0 – Ultzama 8.

SASKIBALOIA

Kadete neskak
Larraona Ursulinas 38 – Toki-Ona Bortziriak 44.

Aurreinfantilak neskak
Toki-Ona Bortziriak 45 – Ega Pan B 39.

Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 12 – Ardoi Iguanas 97, 62.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun