Sunbillako Ulibeltzak Elkarteak antolatuta hainbat ekitaldi izanen dira larunbat honetan, abenduaren 15ean. Eguneko ekitaldirik garrantzitsuena, ordea, mahai-ingurua izanen da. Arratsaldeko 7etan hasita aizkoraren inguruan izanen da solasaldia. Mahai-ingurua Patxi Astibia eta Arria II.a hizlariekin hasiko da. Ondotik, prestakuntzaren inguruan Jose Leon Irutxinberri arituko da. Apostuei buruz, berriz, Antonio Altuna mintzatuko da.
Mahai- inguruaren ondotik, arratseko 9etan afaria eginen da. Horretarako txartelak salgai daude herriko ostatu eta dendetan. Afalondoan, arratseko 10:30ean bideo emanaldia eskainiko da Ramon Latasaren denboretako irudiekin.
Beraz, Sunbillan berriz ere aizkoraren inguruko kontuetaz gozatzeko aukera izanen dute larunbatean.