Teresa Mindegia omendu dute Doneztebeko Santa Luzia egunean

Goizalde URDANPILLETA 2007ko abenduaren 13a

Urrezko Titarea eta lore-xorta jaso ditu Teresa Mindegiak. TTIPI TTAPA

Urrezko Titarea jaso du

Abenduaren 13a, Santa Luzia eguna ospatzen da. Jostunen eta itsuen zaindaria da Santa Luzia eta hala erranairuak dioen moduan ikusmena zaindu zaitzala Santa Luziak! Donezteben egun handia izaten zen garai batean eta orain berpiztu nahi izan dute. Hala, ekitaldi zenbait antolatzen ditu udalak Cederna-Garalur elkartearen laguntzarekin. Lehenik, goizeko 11etan meza eman dute Josu Goldaraz Doneztebeko apezak eta Basilio Sarobe Sunbillakoak. Eliza jendez beteta zegoen eta nabari da debozio handia diotela sainduari.

Meza akitu eta Santa Luziaren irudia musukatu baino lehen Doneztebeko udalaren omenaldia etorri da. Belen eta Ana zinegotziek urrezko titarea eta lore sorta oparitu dizkiote eta Teresa Mindegiak hunkituta jaso ditu.

Elizatik atera eta atarian, jendea postuak ikusten aritu da. Hori bai, izugarrizko hotza ari zuen eta hori azkar batean antzematen da denak talo egileen postuan bai zeuden ilaran, zain. Artisauen postuak ikusteko hotzegi aukeran…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun