10.000 bisitari izan ditu Zugarramurdiko Sorginen Museoak

Utzitako argazkiak 2007ko abenduaren 11

Ainhoa Agirre, Zugarramurdiko Sorginen Museoaren arduraduna eta 10.000 bisitaria, Juan Miguel Garcia Sanchez valentziarra. TTIPI TTAPA

Juan Miguel García Sanchez valentziarrak zenbait sari jaso zituen abenduaren 7an

Joan den uztailaren 20an ireki zen Zugarramurdiko Sorginen Museoak abenduaren 7an jaso zuen 10.000.bisitaria: Juan Miguel García Sanchez. Valentziarrak sari gisa Nafarroako Gobernuak emandako zonaldeko produktu sorta bat irabazi du, baita sei pertsonendako asteburu bat Zugarramurdiko Errotaberri landetxean ere. Sei pertsonendako lekua duen errota zaharberritua da Errotaberri.

Sariduna Kuenkatik zetorren bidai antolatu batean. Zugarramurdiko museo berria ezagutzera etorri eta arras kontent agertu da saria lortu eta gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun