Asteburu luze honetan ez dira partida aunitz jokatu, baina jokatutakoen emaitzak ez dira batere onak izan. Eskubaloian, Magna-BKT taldeak bigarren partida segidan galdu du eta honenbertzez lehen postutik hirugarrenera jautsi dira. Futbolean, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako bi taldeek, Beti Gaztek eta Gure Txokoak galdu egin dute, heldu den larunbatean, Matzadan jokatuko den derbiaren aitzineko jardunaldian. Hona emaitza guziak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte 0 – Lengokoak 1
Beti Ona 2 - Gure Txokoa 0
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean
Santo Tomas Lizeoa 1 - Beti Gazte 4 (Fred Ramos, Ladis Caballero, Kimetz Odriozola eta Jon Irazoki)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 5 (Mikel Goienetxek 2, Andoni Riopedrek 2 eta Julen Latorre) – Hondarribia B 1
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte 1 (Josu Sanjurjo) – Allerru 2
Hondarribia B 3 - Gure Txokoa 1 (Julen Errandonea)
ESKUBALOIA
Emakumeen lehen maila nazionalean
Magna-BKT 27 – Baseti Zuazo 30
Lesakako paleta goma txapelketaren finalerdiak hurrengo asteburuan
Lesakako Batzoki elkarteak, Udalaren, Diario Vasco eta Rural Kutxaren laguntzarekin antolatutako hamekagarren PALETA GOMA TXAPELKETAN bosgarren Jardunaldia, lehen faseko azkena, ortzegunean, abenduaren 6an jokatu zen. Goizean, Mitxelena eta Sanjurjo lesakarrak 14 eta 25 galdu zuten Bereau eta Juanikorenaren kontra. Larralde eta Zumetak 25 eta 18 irabazi zieten Oskariz eta Berhori. Hita eta Lizasok 25 eta 18 irabazi zieten Sarasti eta Roteta lehenari. Peluaga eta Huegun-ek 25 eta 18 irabazi zieten Santesteban eta Roteta bigarrenari eta Etxeberria eta Ormaetxeak 25 eta 14 irabazi zieten Urrigoitia eta Urrigoitiari. Arratsaldeko 5etatik aitzinera jokatutako partidetan, berriz, Etxenike eta Iñarreak 20 eta 25 galdu zuten Galdos eta Telletxearekin. Gainerako partidetan, garaipen errazak lortu zituzten irabazleek. Rodriguez eta Almandozek 25 eta 11 irabazi zieten Elizazu eta Elizazuri. Antxordoki eta Eizmendik 25 eta 11 irabazi zieten Oiartzun eta Galdos-i eta Antxordoki eta Telletxeak 25 eta 11 irabazi zieten Santamaria eta Otxotekori.
Honela, lehen fasean lortutako sailkapenaren arabera, abenduaren 8 eta 9an, lehen eta bigarren mailako final laurdenak jokatu ziren. Larunbat arratsaldean, bigarren mailako hiru partida eta lehen mailako bakarra jokatu ziren. Bigarren mailan, Mitxelena eta Sanjurjok 25 eta 16 irabazi zieten Sarasti eta Rotetari. Oiartzabal eta Kastrok 25 eta 17 irabazi zieten, Martinez eta Martinezi eta Etxeberria eta Ormaetxeak 25 eta 14 irabazi zieten, Santamaria eta Otxotekori. Lehen mailako final laurdeneko partidan, Antxordoki eta Telletxeak 25 eta 16 irabazi zieten Santesteban eta Rotetari. Igande goizean, aldiz, lehen mailako hiru final laurdeneko partida jokatu ziren. Lehen mailan, Peluaga eta Huegunek 21 eta 25 galdu zuten Antxordoki eta Eizmendirekin. Larralde eta Zumetak 25 eta 18 irabazi zieten Rodriguez eta Almandozi eta Hita eta Lizasok 25 eta 18 irabazi zieten Oskariz eta Berhori. Bigarren mailako azken final laurdena ortziral honetan, abenduaren 14an, arratseko 8etan jokatuko dute Alustiza eta Ubedak, Bereau eta Juanikorenaren kontra. Honela, asteburu honetan jokatuko dira finalerdiak. Larunbat arratsaldeko 6etan, bigarren mailan, Mitxelena eta Sanjurjo, Etxeberria eta Ormaetxearen kontra ariko dira. Lehen mailan, berriz, Antxordoki eta Telletxea, Larralde eta Zumetaren kontra. Igande goizeko 10etan berriz, lehen mailan, Hita eta Lizaso, Antxordoki eta Eizmendiren kontra ariko dira eta bigarren mailan, Kastro eta Oiartzabal, ortziraleko final laurdeneko partidako irabazlearen kontra ariko dira.