Doneztebe-Malerrekako erretiratuen eta pentsionisten elkarteak herriko besta eginen du abenduaren 13an, Santa Luzia egunez. Eguerdiko 14:00etan bazkaria izanen dute jubilatuen egoitzan, honako menu honekin: Entremesak; arrain zopa edo haragi zopa; umerria entsaladarekin edo oilasko errea piperrarekin; kanutilloak edo izozkia, gazta eta kafea. Ondotik, arratsaldeko 16:30etik 19:30era dantzaldia izanen dute.
Bazkariaren prezioa 20 eurokoa izanen da bazkideentzat eta 23 eurokoa bazkide ez direnentzat. Ostatua goizetik irekia egonen dela jakinarazi dute elkartetik. Izen emateko azken eguna abenduaren 7a da eta horretarako honako telefono hauetara deitzen ahal da: 948 456176, 676 636391 edo 669 029075.