Bortz zentzumenekin gozatzeko ibilbideak aurkeztu dituzte Bertizko Parkean

Utzitako argazkiak 2007ko azaroaren 30a

Ukimenaren bidez ere Bertizko Natur Parkeaz goza daiteke. TTIPI TTAPA

Interpretazio zentroaren edukia berritu nahi da 2008ko azarorako

Nafarroako Gobernuak eta La Caixak Bertizko Natur Parkeaz bortz zentzumenekin gozatzeko ibilbide moldatua aurkeztu zuten azaroaren 28an, asteazkenean. Ekitaldian Begoña Sanzaberro Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Nafarroan Caixako Negozio eremuko zuzendaria eta entitate honetako ingurumen eta zientzia alorreko erantzuleak diren Pedro Castillejos eta Hernan Crespo eta Nafarroan ONCE erakundearen delegatua den Matilde Gomez-Casas. Paseoaz gain, Bidasoa errekaren gaineko zubia birmoldatu da eta hala, Bertizko Natur Parkera sarbidea suposatzen du. Bi lan hauek Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak eta Caixak sustaturiko hitzarmenaren baitan kokatzen dira eta 3 urteko iraupena izanen du. Guztira urtean 1,2 miloi eurotako inbertsioa eginen du entitate finantzariak. Zehazki lehen bi ekimen hauek Bertizko Natur Parkean egin dira hitzarmenaren lehen zati moduan. Dena den, aurreikusten da Bertizko Parkeko interpretazio zentroaren edukia berritzea 2008ko azarorako.

450 metroko bidaxka

alde batean lurretik metro batera dagoen soka bat jarri da eta bi metrotik zurezko makilak jarri dira hauek eusteko. Ibilbidean zehar honako elementuak aurkitzen dira: -Ibilbidearen hasieran eserleku informatibo bat jarri dute, non informazio orokorra biltzen den komunikazio lau mailetan edonork informazioa jaso ahal izateko. Era berean informazioa emateko makilak jarri dira. -Ukimen-ikusmeneko elementu lagungarriak. Pieza multzo bat da eta zentzumenak kilikatzen dira. Belarrientzako entzumeneko tronpetak jarri dira eta bisitariak naturak eskaintzen dituen soinuak anplifikatuak entzuten ahal ditu. Ukimena eta usaimenerako lantzagailuak jarri dira naturaren elementuak ukitzeko eta soka-gidak ere bidea emango digu. -Ukimen-ikusmena uztartzen dituzten plakak eta kasu bakoitzean zer zentzumen landu nahi den aditzera ematen da. -Enbor hil bat agertzen den puntua. Horretarako Bertizko basoan dauden zuhaitzetatik batzuk aukeratu dira. Ukimena eta usaimena kilikatzen dira eta gure basoen ekosistemak mantentzeko egur hilak duen garrantziaren mezua zabaltzen da. Gainera egurrezko tunel bat eraiki da iratze eta goroldioa ukitu eta usain eta hezetasun sentsazioa lortzeko.

Ekimen honen bidez zentzumenen gaitasunetan esperimentatzeko aukera ematen duen ibilbidea garatu da. Ikusmen ezintasunak dituzten pertsonei bideratuta dago, baina bertzelako bisitariek ere oharpenak eta ulerpenak lortuko dituzte espazio eta naturaren inguruan. Zentzumenezko ibilbide berri hau ezaugarri hauek agertzen dituen Nafarroako lehena da. Hamar hilabeteko lana suposatu du eta 102.000 euro erabili dira, La Caixako Gizarte Lanak bere osotasunean finantzatuta. ONCE elkarteak itsuentzako liburuxkak Braillen egin ditu.

Sarrerako zubia moldatu da

Bidasoa erreka zeharkatzen duen zubiaren birmoldaketak Bertizko Natur Parkearen sarbiderako ate nagusia suposatzen du eta azpiegitura nagusienetakoa da. Zubia 1848. urtean eraiki zen eta 103,80 metro luze eta 3,5 metro zabal zituen. XX. mende hasieran gaur egun dagoenagatik ordezkatu zen. 2005. urtean arrailak antzeman ziren zubiaren hegoaldean eta hau dela eta, estrukturaren egoeraren inguruko diagnosi bat egin behar izan zen. Txostenak agertu zuen lehen bai lehen harri-lubetak jarri behar zirela orekatu eta prozesua egonkortzeko behin betiko lanak egin arte. Urte hartako urrian behin betiko birmoldaketaren egitasmoaren erredakzioa enkargatu zen. Modu honetan 2007ko urtarrilean behin betiko lanen exekuzioa abiatu zen. Birmoldaketa lan hauen kostea 123.200 eurokoa izan da eta bere osotasunean ordaindu ditu La Caixako Gizarte Lan arloak. Lanak hilabete batez egin dira.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak eta La Caixako Gizarte Lanak egindako hitzarmenaren barne, 2008. urtean Natur Interpretazio Zentroko hezkuntza material eta edukiak berrituko dira. Bi instituzio hauen lehentasunezko gaien artean ingurumenerako hezkuntza dago eta hau dela eta, Natur Interpretazio Zentroak garrantzia du eskola umeen ingurumen hezkuntzako urteko kanpainan. Bertizko Jaurerriko Natur Interpretazio Zentroa lehenagoko baserri batean kokatzen da, 3 solairu ditu eta 1994. urtean birmoldatu eta prestatu zen. Lanak 2008ko uztailean bukatuko dira eta 130.000 euroko aurrekontua dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun