Nafarroako Kirol Jolasetako eta klub arteko txapelketetako partidak jokatu zituzten Errekako pilotariek

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 29a

Doneztebeko Erreka elkarteko pilotariek hainbat partida jokatu zituzten joan den aste hondarrean, Nafarroako Kirol Jolasen barrenean. Burlatan, bigarren mailako alebinetan, Errekako Mikel eta Julen Retegik 18 eta 10 galdu zuten Zugarraldeko Villabona eta Etxarrirren kontra eta bigarren mailako infantiletan, Errekako Jokin Hualdek eta Jon Mikelarenak 18 eta 6 galdu zuten Zugarraldeko Garrido eta Zuñigaren kontra. Irurtzunen, bigarren mailako kadetetan, Errekako Xabier Carrion eta Josu Telletxeak 22 eta 17 galdu zuten Irurtzungo Juango eta Jakaren kontra.

Donezteben bertan, larunbat goizean jokatu ziren Nafarroako Kirol Jolasetako partidak. Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Oier Berasategi eta Julen Indak 18 eta 15 irabazi zieten Errekako Aritz Narbarte eta Eloy Garciari. Bigarren mailako alebinetan, Errekako Jon Belarra eta Julen Juankorenak 18 eta 13 irabazi zieten Errekako Imanol de Rueda eta Josu Mitxeori.

Klub arteko txapelketa

Nafarroako klub arteko txapelketako bi partida ere jokatu ziren Donezteben. Senior mailan, buruz buru, Errekako Iñaki Etxegaraik 4 eta 18 galdu zuen Paz Zigandako Joseba Rekalderen kontra eta eskuz binaka, Errekako Markel Etxebeste eta Joseba Madariagak 22 eta 8 irabazi zieten Paz Zigandako Aitor Berrogi eta Mikel Iriarteri.

Uharte-Arakilen jokatutako klub arteko txapelketako partidetan, seniorren bigarren mailan, buruz buru, Errekako Imanol Baleztenak 6 eta 18 galdu zuen Aralar Mendiko Jose Mari Iranetaren kontra. Binaka, berriz, Errekako Aritz Anguita eta Raul Labianok 22 eta 17 irabazi zieten Aralar Mendiko Mikel Irañeta eta Mikel Razkini.

Uharte-Iruñan ere jokatu zen klub arteko txapelketako partida bat larunbatean. 22 urtez beheitiko kategorian, Errekako Imanol Mitxelena eta Unai Urrutiak 22 eta 9 irabazi zieten Uharteko Garcia eta Uharteri. Joan den ortzegunean Burlatan jokatutako partidan, azkenik, Errekako Joseba Babaze eta Iñaki Iribarrenek 10 eta 22 galdu zuten Zugarraldeko Mikel Iraola eta Jon Soroaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun