Berako Abesbatzak parte hartuko du igande honetan Donostian Queimadaren Kofradiak eginen duen hamalaugarren Kapituluan. Berako abesbatza kofradia honetako Ohorezko Kofrade izendatu zuten 2005ean eta aurten, Donostiako Udaletxean kide berriak izendatzeko eginen diren ekitaldietan parte hartuko du. 12:15ean, Maria Barredoren zuzendaritzapean, hiru kantu eskainiko dituzte, gazteleraz, euskaraz eta galegoz.
Kontzertuak Lesakan eta Beran astelehenean
Bertzalde, astelehenean, Xabierko San Frantzisko egunean eta Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldien barnean, abesbatzen kontzertuak izanen dira Lesakako elizan eta Berako Kultur Etxean. Beran, Orreagako Abesbatzak eskainiko du emanaldia eta Lesakan, Unzitiko Erraondo Abesbatzak.
Lesakako Musika Bandak Kaparroson joko du eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak Zintronikon izanen du kantaldia. Kontzertu guziak, arrratsaldeko 13:00etan hasiko dira.