685 bisitari izan ditu Donamariako jauregiak urria eta azaroan

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 28a

Donamariako Jauregiak 685 bisitari izan zituen urriaren 6tik azaroaren 11ra, Bertizko Partzuergo Turistikoak eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako doaneko bisita gidatuen programaren barrenean.

Bisitari gehienak Nafarroakoak ziren, 469. Gipuzkoatik 99 lagun etorri dira, Bizkaiatik 53, Arabatik 10, Madriletik 21, Kataluniatik 5, Hueska, Zaragoza eta Burgostik launa, Salamanka, Valentzia eta Toledotik bina, Kantabriako bakarra, Erresuma Batuko 3 eta Frantziako 6 bisitari. Bisita hauen helburua, Jauregiaren barnealdea eta historia ezagutzera ematea da, baina laister, eraikinari berari edukia ere eman nahi zaio. Horretarako, bi atal izanen dituen erakusketa prestatzen ari dira Donamarian. Alde batetik, dorrearen zaharberritze lanak nola egin diren azalduko da, fase ezberdinak, desmontajea eta dokumentu teknikoekin. Bertze aldetik, Nafarroako gisa honetako eraikinen irudiak erakutsiko dira, bakoitzari ematen zaion erabilpena eta eraiki zen urtea zehaztuz.

Abenduan ere bisitak

Abenduan ere izanen da Donamariako jauregia bisitatzeko aukerarik. Zehazki, abenduaren 1etik 9ra egunero eta eta abenduaren 15 eta 16an, Bisitarako bi txanda izanen dira, eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 5:30ean. Bietan aitzinetik izen eman behar da Bertizko Partzuergo Turistikoaren 948 592323 edo gidariaren 699 9212226 telefono enbakietara deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun