Emakumearen egoerari buruzko lan saioa eginen da gaur Donezteben

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 27a

Doneztebeko gizon-emakumeen aukera berdintasunari buruzko analisi eta diagnosi saioa eginen da asteartean, azaroaren 27an, arratsaldeko 18:00etan Alhondiga salan, liburutegiaren ondoan. Doneztebeko Udalak antolatu du ekitaldia, equala aukera berdintasunerako kontsultoriaren koordinaziopean eta Nafarroako Gobernuaren Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzarekin.

Saio honetan, Doneztebeko benetako egoera eta beharrak aztertu eta eztabaidatuko dira, emakumeen iritzia, espektatibak eta ikuspuntuak kontuan harturik, gizonezkoekin konparatuz.

Saio hau nahi duen guziarentzat irekia dago eta egiten ari diren diagnosiaren parte da. Aukera berdintasun diagnosia ikerlan bat da, emakumearekin zerikusia duen informazioa biltzen duena. Beraz, saio honetan biltzen den informazioa ere aztertu eta baluatuko du Equala koordinadorak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun