Portu eta Txoperena Nafarroako bigarren mailako arpanlarien txapeldun

Aitor AROTZENA 2007ko azaroaren 26a

Iñaki Portu lesakarra eta Julen Txoperena igantziarra lanean. TTIPI TTAPA

Nafarroako bigarren mailako arpanlari txapelketan Igantziko Julen Txoperena eta Lesakako Iñaki Portu alde batetik, eta bertzetik, Berriozarko Asier Urbistondo eta Mikel Huarte aritu ziren. 45 ontzako etzandako enborrari hamar ebaketa eman behar zizkioten eta zutik zegoen enborrari lau.

Etzandako lehen korteetan aitzinetik ibili zen Berriozarko bikotea, baina zutikako enborretan buelta eman zioten Txoperena eta Portuk. Azkenean 5: 44 behar izan zituzten lana akautzeko eta Urbistondo eta Huartek 7:15”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun