Sarako pala txapelketan parte hartzeko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Egun guttiren buruan hasiko da Pleka trinketeko pala txapelketa. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 10a bitarte izanen dute izena emateko epea, 05 59 54 22 06 telefono zenbakira deituz. Urtero bezala lau maila izanen dira, eta jokatu ahal izateko 25 euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun