Bideo eta antzerki emanaldiak Saran

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Gaztetxeak bideo emanaldia antolatu du heldu den astearterako, abenduaren 4rako, Omordian. 20:00etan Kutsidazu Bidea Ixabel filma ikusteko aukera izanen da. Bestalde, abenduaren 9an, txontxongiloen txanda izanen da, Theatre du rivage delako konpainiak irudimen handia duen 9 urteko mutiko baten abenturak kontatuko baititu Omordian. Arratsaldeko 5etan hasiko den antzezlana euskaraz eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun