Gu ta gutarrak-en emanaldia Lurberrin

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

30. urteurrenaren ospakizunen barne, ikastolak Gu ta Gutarrak-en emanaldia antolatu du abenduaren 14an, Lurberrin, 21:00etan. Igor Elorza eta Unai Iturriaga bertsolariek eta Josu Zabal Hertzainakeko musikariak bertsoak eta musika uztartzen dituzte ikuskizun horretan. Ikusliarrekin eta dauden herriarekin bat egin nahian, gomitatuak izaten dituzte, eta oraingoan, Speiz Mukaki dantza taldea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun