Urtero Telethonaren alde sosa biltzeko egiten den Larrunera upatzea heldu den larunbatean zortzi eginen da. Usaian bezala, San Inazioko lepotik abiatuko dira trenez, eta oinez jautsi. Parte hartzeko izenak ortziraleko 17:00ak aitzinetik eman beharko dira Turismo Bulegoan. Ordainduko diren 10 euroak Telethonerako izanen dira.
Bestetik, aitzineko asteartean, abenduak 4, haurren ibilaldia eginen da. Hor ere hiru eskoletako haurren artean bilduko dena Telethonarentzat izanen da.