Kantatzeko afizioa daukatenek aukera ona dute Zugarramurdiko Posadan. Zita bi ortzegunetik behin 20:00ak aldera izaten da, eta kantatzeaz gain opil-jatea ere egiten da. Kantuak Waston kantariak ematen ditu eta gisa guztietakoak dira. Ordaindu egunean berean egiten da, jende kopuruaren arabera. Azaroaren 8an egin zen lehen saioa, eta geroztik hamabortzero egiten da.