Uztailean ireki zuten estreinakoz Sorginen Museoa, eta hasieratik arrakasta haundia izan du. Epe horretan 8.600 bisitari baino gehiago pasatu dira, gehienak Nafarroatik etorriak (%23), baina baita kanpotik etorritakoak ere.
Bertzalde, herriko turismo baliabideak aurkezteko asmoz, Museoak bisitak antolatu zituen azaroaren 12tik 15era. Hiru egunez, Xareta, Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Bertizaranako 80 landetxetako ordezkariak igaro ziren.