Erreka elkarteak Eskuz Binakako VI. Pilota Txapelketan parte hartzeko deia egin du. Aurten ere benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil, bigarren mailako senior eta senior elite kategorietan jokatuko da. Maila guztietan parte hartu nahi duten pilotari guztiei irekia dago txapelketa, senior elite kategorian izan ezik, hemen gonbidapen bidez etorriko baitira bikoteak. Txapelketa 2008ko urtarrilaren erditsuan hasiko da eta martxoko lehen hamabostaldian akitu. Izen ematea abenduaren 7a arte egin daiteke 948 450991 fax zenbakira idatziz. Txapelketa kanporaketa bidez jokatuko da eta federazioko lizentzia nahitaezkoa izanen da.