Maria Kutz Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak Doneztebeko Osasun Etxea bisitatu zuen joan den azaroaren 20an. Izan ere, orain del a zenbait hilabete udal ordezkariak Nafarroako Gobernukoekin elkartu ziren Osasun Etxearen egoeraren berri emateko. Doneztebeko zinegotziek Bortziriak eta Baztango osasun zentroek hobekuntzak egin dituztela diote eta ez dela gauza bera gertatu Doneztebekoarekin. Hala, X izpidun makina jartzea eta emakumearentzako arreta zerbitzua egotea eskatu zuten. Osasun kontseilariak Doneztebera etorriko zela agindu zuen orduan, eta horren harira egin zuen bisita hilaren 20an.