San Migel Eskolako Guraso Elkartearen ekimenez, Ukrainiako haurrei laguntzeko kanpaina garatzen ari dira eskolan, Malerreka Laguntzen izenarekin. Azaroaren 20an paratu zuten martxan proiektua eta hilaren akabera arte hori lantzen ariko dira. Arropak, jostailuak, oinetakoak eta higiene produktuak ari dira biltzen, baina antolatzaileek janaririk ez emateko adierazi dute.
Bilketa heldu den ortziralean bukatuko da, hilak 30, eta bitartean, helburua 1.000 kiloetara ailegatzea izanen da. Horretarako haur bakoitzak hiru kilo eramatea nahi dute. Bilketa amaitzean, Guraso Elkarteak sailkapena eginen du kutxetan eta abenduaren 19an kamioia bidaliko dute. Horrez gain, Nafarroako Aurrezki Kutxaren bidez laguntzeko aukera ere zabaldu dute. Kherson izenarekin egitasmoaren aldeko laguntza edozeinek ematen ahalko du.
Kanpaina Guraso Elkarteak proposatu zuen, eta eskolak proiektuarekin bat egin eta Ukrainiako haurren egoera hurbilagotik ezagutzen aritu dira ikasleak. Informazio gehiago 948 456144 telefonoan edo helbide honetan: errekagurasoak@terra.es