Beintza-Labaienen kanposantu berria egiteko obren lizitazio epea zabaldu du Udalak. Egin beharreko lanek 160.626,20 euroko gastua izan beharko dute gehienez —zergak kontuan hartu gabe—, eta interesatutako enpresek abenduaren 14a bitarte izanen dute euren proposamenak aurkezteko epea. Beintza-Labaiengo udaletxean aurkeztu beharko dute, astelehen, asteazken eta ortziraletan 09:00etatik 12:00etara. Obrak egiteko epea, berriz, sei hilabetekoa izanen da.