Eguberrietarako prestakuntzak hasiak dira dagoeneko

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Joan den urteko bazkarian sari batzuk banatu zituen Alfredok. TTIPI TTAPA

Olentzerorekin ateratzeko aurretik entsaioak eginen dira

Eguberriak iristeko gutxi falta dela eta, dagoeneko prestakutza lanetan hasiak dira herrian. Antzakaitz kultur taldeak antolatuta, abenduaren 24an Olentzerorekin ibilaldia eginen da, baina aitzinetik entsaioak eginen dira. Ale hau idazterakoan ez genekien noiz izanen diren entsaioak, beraz, eskolako haurren eta herrian jarritako oharren bidez emango da horien berri.

Gazteen eskea

Bertzalde, abenduaren 25ean, gazteak eskean aterako dira. 17:00ak aldera hasiko dute herriko itzulia eta gauean baserriz baserri ibiliko dira goizalderarte. Halere, aldez aurretik izena eman beharko dute Itturburu ostatuan, abenduaren 10etik 20ra.

Gazteen bazkaria

Azken urteetan herrian gazteek Alfredon bazkaria deritzona egiten dute. Aurten abenduaren 22an izanen da eta berrikuntza bezala, bazkarira joaten duten guztiek mexikarrez mozorrotuak joan beharko dute. Mozorro onenak saria jasoko du gainera. Aldi berean, aipatu, Alfredo Arretxea sukaldariak ETBko Horrelakoa da bizitza saioan kolaboratzaile lanak egiten dituela sukaldaritzako aholkuak emanez. Hamabostero azaltzen da, astearte edo asteazkenetan, 19:45 aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun