Euskara Mankomunitatearen Gogoeta Eguna

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Azaroaren 17an Euskara Mankomunitateak antolatutako Gogoeta Eguna egin zen Kultur Etxean. Bortzirietako 20 bat euskaltzale bildu ziren eskualdean euskara sustatzeko zer egin behar den hausnartzera. Zigor Etxeburua Kontseiluko kidea aritu zen koordinatzaile lanetan eta puntu franko eztabaidatu ondotik, ondorioak atera eta euskararen normalizazio-prozesurako pausuak zehaztu zituzten. Aitzineko bi asteetan, Lesakan eta Beran izan ziren hitzaldiak. Etxalarkoak bukaera eman zion jardunaldi sortari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun