Arrakasta handiz egiten da ortziralero mus txapelketa Herriko Ostatuan. Aitzineko urtetako martxa ikusita, joan den urri akaberan hasi zen aurtengo txapelketa. Ortziralero produktu-sorta ederra ematen zaio bikote irabazleari eta horren aitzakian, 12 bat bikote elkartzen dira astero. Ekainera arte luzatuko da txapelketa. Edozeinentzako irekia dago eta hitzordua arratseko 11etan da.