Guda

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Bertze behin, aspaldiko urtetan bezala, urria hurbiltziarekin batera, ta aurten gutti azaldu den haizeguak lagunduta, hasi zen nabaitzen erasoaren usaia.
Polborinetan, gure gudariek prestatzen ikusten nittun armak ta muniziuk erosten. Ni halere, ez nitzen sartu, ezpainaiz borroketan parte hartzeko bezain ausarta,.... Zorionez, ni egon gabe ere, emakume bat edo bertze ta gizaseme ausart andana dago guri babesteko. Odol hotz-berodunak, grina ta indarrez betetako gorputzadunak. Ta hasi zen borroka. Uso itxuraz mozorroturik, iparraldetik erasoa sartzen hasi zen, nahiz eta ez ziren espero bezain haibertze lagun izan.
Halere, urriko hilautin azkeneko egunetan, ta azaruko lemizkutan, aurrez-aurreko bortitzak izan ziren, heriotz danbak han eta hemen, mendi magal ta gailurretan, ikustezinak diren gure gudariak, gure ingurua defenditzen.
Niri mingarria suertatzen zaitt tiro hots horiek aditzia, geldittu gabe, han ta hemen, 2, 4, 7, hamar! Bat bertzian atzetik! Ez nuke entzun nahi, urduritasuna ta oihu itteko gogua sortzen baizaitt, biño biharrezkoa baldin bada, hala bedi, guzion onerako.
Halere, aurten ere garaile ateri gara, aunitzek (bihar bada gehienek) ihes in dute, batzuk kostaldetik juan direla diote, balitteke, biño gu, bertze urte baterako lasai gaude. Ta honezkero jakinen dute erasotzaile hoiek, garaia alletzen denin, berriz ere han izanen direla gure gudariak euren armekin, erasoari aurre itteko prest.

Joanes Sakonegi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun