Doneztebeko Osasun Zentroa bisitatu du Kutz kontseilariak

Goizalde URDANPILLETA 2007ko azaroaren 20a

Osasun kontseilariari harrera egin diote Osasun Zentroaren atarian. TTIPI TTAPA

Osasundegiaren beharrak azaldu dizkiote zentruko langileek eta udal hautetsiek

Astearte eguerdiko 12etan Maria Kutz Nafarroako Gobernuko Osasun Kontseilariak Doneztebeko osasun etxea bisitatu du. Ordua iritsi baino lehen, Doneztebeko udaleko zenbait zinegotzi kontseilaria noiz iritsiko zain zeuden. Baina itxaronaldia ez da luzeegia gertatu, izan ere eguerdirako bere agerraldia egin baitu. Zinegotziak ez ezik, Osasun etxeko arduradunak ere zain zeuden, eta behin agurrak eginda, Osasun etxean sartu dira bilera egiteko.

X izpidun makina eta Emakumearentzako arreta zerbitzua

Orain zenbait hilabete Doneztebeko udaleko ordezkariak Nafarroako Gobernukoekin elkartu ziren Osasun etxearen informazioa emateko. Doneztebeko zinegotziek Bortziriak eta Baztango Osasun zentroek hobekuntzak egin dituztela azken urteotan diote eta ez dela gauza bera gertatu Doneztebekoarekin. Batetik X izpidun makina jartzea eta emakumearentzako arreta zerbitzua egotea eskatu zuten. Behin Iruñan bilduta, Doneztebera etorriko zela agindu zuen Kontseilariak. Gainera lehen aldia da Osasun Kontseilariak Doneztebeko Osasun Etxea bisitatzen duela.

Denborak erakutsiko du Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren nahia ote den Doneztebeko udalaren eskaerak asetzea ala ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun