Errekako pilotariek hainbat partidu jokatu zituzten joan den aste hondarrean, Nafarroako Kirol Jolasen barrenean. Latasan, bigarren mailako alebinetan, Errekako Julen Saldias eta Javier Saldiasek 8 eta 18 galdu zuten Irurtzungo Zudaire eta Ustarrozen kontra. Kategoria berean, Burlatan, Errekako Jon Belarrak eta Julen Juankorenak 18 eta 13 irabazi zieten Zugarraldeko Billabonari eta Etxarriri. Uharte-Arakilen, bigarren mailako benjaminetan, Errekako Iñaki Maylinek eta Mikel Lanak 15 eta 18 galdu zuten Aralar Mendiko Unai Zubiria eta Iñigo Navarroren kontra. Kategoria berean, Errekako Oier Berasategik eta Julen Indak 16 eta 18 galdu zuten Aralar Mendiko Mikel Martiarena eta Ion Arenazaren kontra.
Guillermo Mazo txapelketa
Guillermo Mazoren omenez jokatzen den gazte mailako lau terdiko txapelketan, Errekako Ugutz Zelaieta oiztarrak 18 eta 16 irabzi zion Lukini. Oiztarrak lau kanporaketa gainditu ditu dagoeneko
Nafarroako klub arteko txapelketa
Oberena pilotalekuan, Nafarroako klub arteko txapelketako partidak jokatu ziren larunbatean. 22 urtez beheitiko kategorian, eskuz binaka, Errekako Mitxelena eta Urrutiak 22 eta 9 irabazi zieten Oberenako Oreja eta Gurutzeagari. Errekako Babaze eta Ezkurrak ere irabazi egin zuten, 22 eta 11, Oberenako Irurita eta Urdanizen kontrako norgehiagokan. Errekako Markel Etxebeste eta Joseba Madariagak, aldiz, 9 eta 22 galdu zuten Oberenako Etxeberria eta Okiñenaren kontra. Buruz buru, senior mailan ere galdu egin zuen Errekako Iñaki Etxegarai beratarrak, 4 eta 18, Oberenako Iruritaren kontra.
Lizarra eta Huarteko lau terdiko txapelketak
Lizarrako lau terdiko txapelketan, Errekako Julen Juankorena Pilotajaukoko Aldazen kontra aritzekoa zen, baina hau agertu ez zenez, partidua irabazitzat eman zioten Errekako pilotariari. Kadete mailan, Errekako Gaizka Bendoirok 18 eta 3 irabazi zion Oberenako Garciari. Huarteko lau terdiko txapelketan, azkenik, Errekako Aritz Anguitak 13 eta 22 galdu zuen Huarteko Mikel Beroitzen kontra. Anguita, ikasbidaian zegoen Joseba Madariaga ongi ordezkatu zuen eta markagailuak erakusten duena baino lan gehiago eman zion Beroitzi.