Mingain urdinaren gaitzari aitzin egiteko txertoak astelehenean, azaroaren 12an jaso zituen Nafarroako Gobernuak, 189.000 txerto guztira eta Begoña Sanzberro Nafarroako Ingurumen eta Landa Kontseilariak adierazitakoaren arabera, atzo hasi ziren txertoak paratzen. 2008ko lehen hiruhilekoan 810.000 aziendak txertoa jasoko dutela iragarri dute.
Oraindik ez da kasurik antzeman
Ardi zein behiei egin zaizkien azterketak ere bukatutzat emanen ziren asteartean, eta guztira 370 ustiategi bisitatu direla kalkulatu dute gobernuko ordezkariek, 17.000 ardi buru eta 2.090 behi buru aztertuz. Oraindik ez da mingain urdinaren kasurik atzeman, eta falta diren azterketen emaitzak aste honetan jakinaraziko dira.
Albaitariak txertoak ematera noiz pasatuko diren oraindik ez da ezagutzen.
Bertzalde, aipatu, EHNE sindikatuak txertoak paratzeak ekarriko duen gastua gogorarazi duela, eta baserritarrei gastu horri aurre egiten laguntzeko eskatu die administrazioei.