Hernandorena bertso txapelketaren finalaurrekoren bat herriko trinketean jokatuko da azaroaren 23an, ortziralarekin. 19:30etik aitzinera, Xumai Murua, Patxi Iriart, Beñat Iguaran, Aimar Karrika, Karmele Mitxelena eta Julio Soto elkarren artean lehiatuko dira, bi aste beranduago Aiherran jokatuko den finalerako txartela eskuratzeko. Bertsolarien Lagunak Elkarteak antolatzen duen bertso txapelketa hau gazteei zuzendua da, haiei plaza batzuk eskaini eta ezagutarazteko aukera emateko.