Sasoi txarra usategietan

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Urte eskasa izan da herriko usategietan. Saretan uso gutti hartu dituzte. Diotenez, haizea alde izan dute, baina badirudi pasabideak urte batetik bertzera aldatzen direla. Hala ere, ez dute amore emateko asmorik. Pirinioetan uso guttien hartzen dituen usategia saritzen duen gapelu ttikia bertze urte batez herrian egonen bada ere, urte anitzez segitzeko gogoa dute, arbasoek emandako ondarea ez baita uzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun