Urriaren 27an aurkeztu zen Sorginen Museoan Urdazubi eta Zugarramurdin egin den Ahozko tradizioaren ikusentzunezko artxiboa. Ikusmin haundia sortu zuen aurkezpenak: Museoko auditorioa txikia gelditu zen, eta aunitzek zutik egon behar izan zuten. Bere egunean grabatutako zati batzuk pantaila haundi batean ikusi ziren (kontrabando istorioak, lehengo lanak eta bestak, lehengo eskola...) eta hala, jendea DVD hori erosteko gogoarekin gelditu zen. Grabaketak Urdazubiko Udalak eta Zugarramurdiko Akelarre Elkarteak ordaindu dituzte eta orain euren esku dago herritarren artean nola banatu erabakitzea. Horren berri izatean Ttipi-Ttapan aldizkarian jakinaraziko dizuegu.