Jean Claude Irazoki amoztarra sartu da herriko kontseiluan eta hemendik aitzinera kirolaz eta kulturaz bera arduratuko da. Michel Lahet Juzan auzapezaren lehen ordezkariak demisionatu du berriki eta beraz, gehiengoaren zerrendan agertzen zen hurrengo hautagaiak sartu behar zuen kontseiluan. Martxoko bozak egin arte hautetsia izanen da Irazoki.