Zabortegi berria

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Birziklatutako gaiekin eraiki dute duela guti estreinatu den Zaluaga Bi zikin biltegia. Horrela, birziklatzearen garrantziaz ohartarazi nahi dute Bizi Garbia sindikatuko ordezkariek. Lanak duela urte bat hasi ziren eta orain behar diren baliabide guziak daude: 311 metro koadroko bulegoa, 12.000 metro koadroko garajea eta 519 metro koadroloko aldagelak hor diren 50 langileentzat. Zaluaga Bik kasik 3 miliun euroko gastua sortu du eta 11 herritako zikinak biltzen ditu, horien artean daude Senpere, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun