Gipuzkoako zenbait etxaldetan agertu den mihi urdinaren eritasunak ondorioak izan ditu gure eskualdean ere. Hemen ez da oraino kasurik agertu baina afera hurbiletik zaintzea deliberatu dute laborantzako arduradunek. Gure kantonamenduan azienden mugitzeak arautu dituzte. Intsektuen kontrako produktuak eman beharko zaizkie eta odol ateratzeak egin beharko zaizkie aziendak garbiak direla frogatzeko. Herriko laborari eta hazle guziek informazio gutun bat jasoko dute egun hauetan, eta hala, norbaitek susmo bat izanen balu marexalei deitzea eskatu dute agintariek. Momentuz, Lapurdin ez du iduri txerto kanpainarik eginen denik.
Kezka sortu bada ere, kontsumitzaileentzat ez dela batere arriskurik oroitarazi dute laborantza ganbaratik. Dudak daude bildots saltzeen eta Heletako Santa Katalinaren ferien inguruan. Hazilaren 24 eta 25ean ospatuko da.