Bertze behin ere, herriko gaztetxoek badute non gozatu, datorren azaroaren 18an, Berara joanen baitira mendi ateradi bat egitera, Nafarroako beste herrietako zenbait gaztetxorekin. Mendi ibilaldia Ibardin aldera eginen dute, eta eguerdirako itzuliko dira Berako frontoira. Bertan bazkaldu ondoren jokuak izanen dituzte, baita igoerari buruzko dvd bat ikusteko aukera ere. Ilunabarrean, Sunbillara itzuliko dira. Momentuz, 10 eta 17 urte bitarteko 21 lagunek eman dute izena ateraldi honetan parte hartzeko.