Ulibeltzak Elkarteak mahai-ingurua antolatu du abenduaren 15erako

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Patxi Astibia, Arria II.a, J. L. Irutxinberri eta Antonio Altuna hizlariekin

Ulibeltzak Elkarteak antolatuta hainbat ekitaldi izanen dira heldu den abenduaren 15ean. Eguneko ekitaldirik garrantzitsuena, ordea, mahai-ingurua izanen da. 19:00etan hasita aizkoraren inguruan izanen da solasaldia. Mahai-ingurua Patxi Astibia eta Arria II.a hizlariekin hasiko da. Ondotik, prestakuntzaren inguruan Jose Leon Irutxinberri arituko da. Apostuei buruz, berriz, Antonio Altuna mintzatuko da. Mahai- inguruaren ondotik, 21:00etan afaria eginen da. Horretarako txartelak salgai daude herriko ostatu eta dendetan. Afalondoan, 22:30ean bideo emanaldia eskainiko da Latasaren denboretako irudiekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun