Bertso-saio arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

TTIPI TTAPA

Bigarren urtez segidan, sekulako giroa izan zen Kultur Egunen barrenean antolatutako bertso-saioan. Joan den urteko saioaren errebantxa moduan, Lesaka eta Zarauzko bertsolarien arteko pikea izan zen. Joseba Olagarai aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta sei bertsolarik erantzun behar izan zieten bere ariketa bereziei: Lesakakoen taldean Erika Lagoma, Ioar Tainta eta Alazne Untxako aritu ziren, eta Zarauzkoenean Arkaitz, Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua. Objektuei bertsoak, Etxalarko hitzei bertsoak, trikitixaren erritmora bertsoak, denetik izan zen. Jendeak irriz segitu zuen saioa eta aunitz inporta ez bazuen ere, zarauztarrak izan ziren irabazle.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun