27 urteren ondotik, Jose Luis Legarrak bere lanpostua utziko du heldu den abenduan. Ordezkoa topatzeko probak egiten ari dira egun hauetan. Ortziralean euskara-proba eginen dute hautagaiek, eta hurrengo astean froga tekniko eta praktikoa. Puntu gehien lortzen dituena izanen da Etxalarko idazkari berria. Hautagaien artean bi etxalartar eta Euskal Herri osoko hainbat daude.