Aitzineko urtetako marka aisa gainditu dute dagoeneko. Iaz 500 usora ez ziren ailegatu denboraldi osoan eta, aurten, joan den asterako -sasoi erdia- 1.200 usotik goiti kontatzen ari ziren. Ipar haizearen meritua dela erran digute, aurten usoek bide naturala hartu baitute, hego haizerik ez izatean. Bi egun hagitz onak izan zituzten: Usategietako Igandean 30 dozena harrapatu zituzten, eta azaroaren 5ean 12 dozena. Martxa honetan segitzen badute, egun batzuk luzatuko dute aurtengo uso-denboraldia, azaroa akabera arte.