Heldu den astean zenbait gorabehera izanen dira eskualdeko errepideetan

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

A-15 autobidean, N-121A errepidean eta Basakabi Eratsungo bidegurutzearen artean

Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentutik azaroaren 12tik 18rako astean herrialdeko errepideetan izanen diren gorabeheren berri eman du.

Gure eskualdeari dagokionez, Leitzarango autobidean, A-15ean, Donostia alderako karril bat moztuko da 128,900 kilometroan, azaroaren 12a neta 13an, astelehen eta asteartean. Honetaz gain, aste osoan bide bazterrean lanean ariko dira.

Bigarren mailako errepide sareari dagokionez, Leitza eta Doneztebe lotzen dituen NA-170 errepidean, Basakabiko gainetik Eratsungo bidegurutzerainoko tartea itxia egonen da asteko egun guzietan, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30etara.

Azkeneko asteetan bezalaxe, N-121A errepidean ere, moldaketa lanak direla eta Endarlatsa eta Behobia artean txandaka bidea emanen da zenbait lekutan, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Etxalar-Bera zatian, Matxain baserriaren parean ere mozketak izanen dira tarteka, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00etara.

Informazio eguneratua Internet-en eta telefonoz

Beti bezala, kontuz eta seinaleak errespetatuz gidatzea aholkatu du Nafarroako Gobernuak. Errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua topatuko duzue www.cfnavarra.es/obraspublicas. Web-orrian eta debaldeko telefono zenbaki honetan: 900 400 100.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun