Doneztebeko Erreka elkarteko pilotariek zenbait partida jokatu zituzten joan den asteburu luzean. Nafarroako Kirol Jolasen barrenean zenbait partida jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan. Bigarren mailako alebinetan, Errekako Beñat Altzugarai eta Josu Mitxeok 8 eta 18 galdu zuten Aurrerako Ander Eskudero eta Oinatz Mariezkurrena leitzarren kontra. Kategoria berean, Errekako bi bikote aritu ziren elkarren kontra: Jon Belarra eta Julen Juankorenak 18 eta 11 irabazi zieten Julen Saldias eta Javier Saldiasi. Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Haritz Narbarte eta Eloy Garciak 18 eta 17 irabazi zieten Zugarraldeko Andres Unzue eta Martin Venturari. Bigarren mailako infantiletan, Errekako Jon Mikelarena eta Jokin Uhaldek 14 eta 18 galdu zuten Oberenako Iñigo Lezaun eta Javier Lezaunen kontra. Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Oier Berasategi eta Julen Indak 10 eta 18 galdu zuten Aralar Mendiko Unai Zubiria eta Iñigo Navarroren kontra. Bigarren mailako alebinetan, Errekako Mikel Retegi eta Julen Retegik 7 eta 18 galdu zuten Irurtzungo Josu Zudaire eta Xabier Ustarrozen kontra. Bigarren mailako kadetetan, Errekako Xabier Carrion eta Josu Telletxeak 11 eta 22 galdu zuten Irurtzungo Joseba Juango eta Andoni Jakaren kontra.
Doneztebeko frontoitik mugitu gabe, Nafarroako klub arteko txapelketako partidak ere ikusgai izan ziren urriaren 31n. Bigarren mailako senior kategorian, buruz buru aritu ziren Errekako Aritz Angita eta Belateko Adur Irigoien. Errekako pilotariak aisa irabazi zuen, 18 eta 2. Eskuz binaka, Errekako Imanol Mitxelenak eta Raul Labianok 22 eta 11 irabazi zieten Belateko Mikel Senar eta Mattin Ezkurdiari. Lizarran ere jokatu ziren klub arteko txapelketako, igande eguerdian. Eskuz banaka, Errekako Iñaki Etxegaraik 18 eta 4 irabazi zion San Miguel elkarteko Senosiaini. Eskuz binaka, Errekako Markel Etxebeste eta Unai Urrutiak 22 eta 16 irabazi zieten San Migueleko Yaniz eta Nublari.
Lizarrako lau terdiko txapelketan, 22 urtez beheitiko kategorian, Errekako Alain Ezkurrak 13 eta 18 galdu zuen Oberenako Urdanizen kontrako partidan. Alebin mailan, Errekako Julen Juankorenak 18 eta 14 irabazi zion San Migeleko Oses-I eta Errekako Julen Retegik 6 eta 18 galdu zuen Lizarra ikastolako Zalduendoren kontrako partidan.
Burlatako eskuz binakako pilota txapelketaren barrenean, 22 urtez beheitiko kategorian, Errekako Iñaki Iribarren eta Alain Ezkurrak 11 eta 22 galdu zuten Hernaniko Ojuel eta Gorrotxategiren kontra. Kategoria berean. Errekako Aritz Angita eta Joseba Madariagak 13 eta 22 galdu zuten Añorgako Insausti eta Eizagirreren kontra.
Labriten, Guillermo Mazo zenaren omenez jokatzen den lau terdiko txapelketan, gazte mailan, Errekako Ugutz Zelaietak 18 eta 11 irabazi zion Oberenako Sotori. Huarteko lau terdiko txapelketako partida jokatzekoa zuen azaroaren 7an, asteazkenean, Errekako Joseba Madariagak, Huarteko Mikel Beroizen kontra, baina Arantzakoak ezin izan du jokatu, ikasbidaian dagoelakoz Valentzian. Halere, aipagarria izan da txapelketa honetan egin duen lana, 18 urterekin bi kanporaketa gainditu baititu.