Eguberrietako saskia zozketatuko du aurten ere Doneztebeko Erreka elkarteak

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 8a

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteko kideek Eguberritako Saski paregabea osatu dute, azken urteetako ohiturari eutsiz. Saski honen zozketa abenduaren 22an eginen da, larunbatean, eguerdiko 1etan Erreka elkartearen egoitzan. Horrela dago osatua Eguberritako saskia: Mendi bizikleta, mikrouhin labea, telebista, likuadora, sandwichera, argazki makina, turroiak, urdaiazpikoa, ardoa, likoreak... eta bertze aunitz gauza.

Saski hau egiteko Doneztebeko komertzioen laguntza ezinbertzekoa da. Aurten, urtero bezala, hagitz ona izan da hauen jarrera eta Erreka Kirol Elkarteak bere esker ona adierazi nahi die lagundu duten guztiei. Eguberritako Saskia hagitz garrantzitsua de elkarteak urte osoan egiten dituen jarduerak finantziatzeko. Boletoak komertzio desberdinetan salgai daude dagoneneko.

Eskubaloian, liderraren kontra

Bertze aldetik, Errekako eskubaloi talde nagusiak ligako liderra, Txantrea hartuko du Donezteben, larunbat arratsaldeko 4:30ean. Senior taldeak ligako bostgarren partidua jokatuko du. Lehendabizki biak galdu ondoren, azkeneko biak irabazi eta sailkapeneko erdialdean kokatu dira doneztebarrak. Nabarmendu Txantrea taldean, bertzeak bertze, Alvaro Jauregui-k jokatzen duela, urte aunitzetan Asobal Ligan aritu den jokalaria, gehienetan San Antonio taldean.

Kadete mailako mutilek eta neskek Iruñean jokatuko dute larunbat goizeko 10etan, Sanchicorrota eta Loyola taldeen aurka, hurrenez hurren eta alebin mailako neskek Itxako B hartuko dute Donezteben, larunbat goizeko 10:30ean. Infantil mailako neskek atsedenaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun