N-121A errepidean mozketak izanen dira egunotan ere

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 6a

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentutik jakinarazai dutenez, N-121A errepideko lanen eraginez zenbait trafiko mozketa izanen dira. Asteartean, azaroaren 6an, goizeko 11:00etatik 13:00etara leherketak izan dira Bera eta Endarlatsa artean eta tarteka txandaka eman behar izan dute bidea.

Asteazkenean, azaroaren 7an, berriz ere leherketak izanen dira Bera eta Endarlatsa artean, 70,5 kilometro inguruan eta goizeko 11:00etatik 13:00etara errepide mozketak izanen dira.

Etxalar eta Bera arteko zatian, Matxain baserriaren inguruan ere trafikoa txandaka moztuko da aste osoan, goizeko 8etatik arratsaldeko 6etara. Irudietan ageri denez, errepidearen bi aldetan lanean ari dira inguru horretan eta kamioien eta eskabadoren harat-honatak errazteko eginen dira mozketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun