Sarako Urtxintxak eskubaloi taldeko neskak erdiko postuen bila

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

Sarako Urtxintxak taldeko neskek erdialdeko postuetan ibili nahi dute denboraldi honetan. TTIPI TTAPA

Euskal Herriko taldeez gain, Biarno eta Landetakoak dituzte beraien multzoan

Urte aunitz darama Sarako Urtxintxak taldeak eskubaloia lantzen Saran. Urteotan hainbat neska pasatu dira taldetik. Zenbait denboralditan maila ezberdineko hainbat talde kantxaratu zituzten, baina aurten talde bakarra da, neska gazteena. Bergara entrenatzailearen erranetara, «sailkapenaren erdialdeko postuetan ibiltzea» dute helburu, bertzelako kirol armorik gabe. Hori bai, elgarrekin ongi moldatzen direnez, eskubaloian jokatuz ongi pasatu nahi dute. Horretarako hamasei jokalari izanen dituzte denboraldi honetan, 14 Sarakoak eta Senpere eta Donibane Lohizuneko bana.

Beraien multzoan, Euskal Herriko, Biarnoko eta Landetako taldeak bildu dira: Lescar, Angelu, Kanbo, Irisarri, Laruns, Lons, Gan, Orthez, Lasseube, Lucq de Bearn eta Baiona. Beraz, hiri handietako taldeak ere izanen dituzte arerio, baina ez dira errex kikilduko.

SARAKO URTXINTXAK
Mikela GERARD. SARA
Marina GOIENETXE, SARA
Elodie GARAT, SARA
Aurelie HIRIGOYEN, SARA
Laetitia IMAZ, SARA
Marion IRAMUNO, SARA
Anais GOROSURETA, SARA
Laura HALTY, SARA
Lorena JOSY, SENPERE
Aline DUBACQUIE, SARA
Arantxa ORDOKI, SARA
Emilie IRAMUNO, SARA
Rosine ST MARTIN, SARA
Fanny LASTRA, SARA
Amaia ETCHELECU, DONIBANE LOHIZUNE
Claire GRILLARD, SARA
Entrenatzailea: BERGARA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun