Domisaindu egunean hasi eta igandera bitarte, kirol jardunaldi luzea izanen dugu. Pilotan, Bortzirietako eskuz binakako txapelketaren bosgarren jardunaldiaz gain, Arkupe elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta goma txapelketaren finala jokatuko da larunbat arratsaldean. Lehenik, 18:00etan hirugarren posturako lehia jokatuko dute Lesakako Aurorak eta Irungo Edurnek, Etxarri-Aranazko Ianira eta Maialenen kontra. Ondotik, finala jokatuko dute Iruritako Estitxu eta Edurnek, Lizarrako Cristina eta Inesen kontra. Gainerakoan, honako hau izanen da gure kirol taldeen jardunaldia.
FUTBOLA
Aurrera – Ilunberri, igande arratsaldeko 3:45ean Arkiskilen
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan – Lezkairu Rematxa, Giltxaurdin, larunbat arratsaldeko 3:45ean
Beti Kozkor - Doneztebe partida gibeleratua
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Astigarragako Mundarro - Beti Gazte, ortzegun arratsaldeko 4:15etan Astigarragako Zarkumendegin
Gure Txokoa – Usurbil, larunbat arratsaldeko 3:45etan Matzadan
Emakumeen Gipuzkoako Ligan
Beti Gazte - Allerru, ortzegun goizeko 11:30ean Mastegin
Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan
Beti Gazte – Sanse, ortzegun arratsaldeko 4:30etan Mastegin
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa – Dunboa-Eguzki, larunbat arratsaldeko 3:30etan Matzadan
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte - Gure Txokoa derbia, larunbat arratsaldeko 4:30ean Mastegin
Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Gure Txokoa – Behobia, larunbat goizeko 11etan Matzadan
Nafarroako infantilen lehen mailan
Union Mutilvera - Beti Gazte, ortzegun arratsaldeko 6:45ean Mutiloabeheitin
Baztan-Doneztebe derbia ortzegun goizeko 11:30ean Lekarozen
Alebinak, Nafarroako futbol-7 Ligan
Valle de Egues – Doneztebe, larunbat eguerdiko 12etan Sarrigurenen
Nesken Futbol-7 txapelketan, Nafarroako Kirol Jolasetan
Beti Gazte – Tafallako Escolapios, larunbat eguerdiko 12etan Mastegin
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Kenci - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 5etan Eibarko Ipurua kiroldegian
ESKUBALOIA
Emakumeen lehen maila nazionalean
Magna-BKT atsedena
Gizonezkoen bigarren maila nazionalean
Beti Onak – Erreka, Atarrabian, larunbat arratseko 8etan
Kadete neskak
Erreka – Atarrabia B, larunbat goizeko 10etan Donezteben
Kadete mutikoak
Erreka – anaitasuna B, larunbat goizeko 11:15etan Donezteben
Infantil neskak
Lekaroz – Erreka, Elizondon larunbat goizeko 11:30ean
Alebin neskak
Ultzama – Erreka, Larraintzarren, larunbat goizeko 11etan
SASKIBALOIA
Kadete neskak
Vedruna - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:15eatn Iruñeko Vedruna ikastetxean
Preinfantil neskak
Ardoi B - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:30etan Zizur Nagusian
Minibasket mixto
Exc.Dakar Jesuitinas - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11etan Iruñeko Jesuitinas kiroldegian
Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak atsedena