Iosu Baleztena erantsundarrak ez du Aspe enpresan segituko.Joan den irailaren 30ean bukatu zitzaion sinatutako kontratua, eta enpresak ez dio kontratu luzapenik eskaini. Azken hilabeteak gogorrak izan dira 24 urteko eratsundarrarentzat; irailean bortz partida baino ez zituen jokatu, eta horietatik gehienak Euskal Herritik kanpo jokatu zituen, gainera.
19 urte bete berriak zituenean egin zuen debuta Baleztenak, 2001. urtean. Afizionatuetan maila ona erakutsi zuen eta enpresak konfiantza jarri zuen berarengan. Normalean jaialdietako hirugarren partidak jokatu izan ditu, eta bolada onak izan dituen arren, ez du aukera haundiegirik izan. Profesionaletan aritu den bortz urte hauetan guztira 257 partida jokatu ditu, eta horietatik 132tan irabazi egin ditu.